sábado, 22 de noviembre de 2008

hurrengo gaia......TANBORRADA!!!!

Plastikan egingo duten hurrengo ariketa, inhauterietarako arropa izango da. Inhauterietan tamborradaz joango direnez, txanoak eta zapiak (irakaslea moztuko ditu koloreko ohialak eta zati bat ikasle bakoitzari emango die) egingo dituzte.
Txanoak egiteko, sardezka eta golira bat marraztuko dituzte koloreko kartulina batean, gero ebakitzeko.
Bigarren pausoa, kartulina zuri batekin buruko neuuria hartzea izango da. Neurria edukita, goilara eta sardezka itzatziko dituzte buruaren aurrekaldean geratzeko.
Hirugarren pausoa, pinocho paper zuria hartzea izango da, hau tolestuko dute hainbat bider "abaniko" bat egiteko moduan eta kartulina zuriaren goikaldean jarriko dute grapekin (irakaslearen laguntzaz).
Azkenik, politago geratzeko grpak jarri ditugun tokietan koloreko zinta itzatziko dugu.
Horrela gure sukaldariko txanoa lortu egingo dute!!!!!

Ahh noski, ahasten zitzaigun, bi kolore erabili behar dira zuria eta ebste bat...pasadan urtekoak horia eta zuria erabili zuten adibidez (argazkian ikus daitekeen moduan).

BESTELAKOAK



Ikasleok ez aspertzeko, irakaslea askotan marrazkiak, margozketa, moldaketa, maskarak, marrazkia ematen die eta haiek dilistekin, txitxiroekin, pinotxo paperarekin etb... itxatxiz marrazkiak egitea, ...... eta hainbat ariketa gehiago egiten dituzte.

Beti gai berdinak eginez gero, aspertu egin ahal direlako eta hori deskantso moduan izaten dute. Gauza hauek egitea oso gustoko dute irakaslea ondo azaldu digun bezalaxe.....

Klasean lantzen duten gaiak, plastikan forma dibertigarrian jorratuz gero, ikasleei motibatu egiten die eta askoz hobeto ikasten dituzte.

JOKO OLINPIKOAK

Joko olinpikoak Altzaga ikastolara heldu dira, gai hau lantzean, ikasleok gaian sartzeko joko olinpikoetan parte hartu izan behar dute. Ikasleak heziketa fisikoan jokoak egingo dute eta dominiak izano dituzte irabazleek (galtzaileek diplomak ).
Plastikan, banderatxoak egin dituzte haien taldeari adoretzeko. Irakaslea joko olinpikoen marrazkia eman die haiek marrazteko, idazteko, taldea jartzeko, ....
Gero kartulina bat tolestu dute hainbat aldiz makila bat egiteko (irakaslea, ikasleei, makila grapatu die kartulinari). Azkenik banderatxo bat lortu dute haiek egina.

GORPUTZ ATALAK!!


Ikasleei marrazki bat ematen genien, mutileei mutilaren gorputz bat eta neskei nesken gorputz bat.
Ondoren ikasleok, marrazkia margoztu behar zuten haien gustora (argazkian ikus ditzakegun moduan) eta gero artaziekin mozten zuten soberan zegoena kentzeko.
Gorputza margoztuta eta ebakita dugunean, kartlina handi batean itzatzi dute eta azkenik atal izendatu dituzte. Gorputz atalak izendatzeko, marra bat atera behar da gorptz ataletik eta segitu atal horren izena idatzi, hala nola, orpoa, ilea, sudurra, titiak, ...... Azkenik bakoitza bere extera ermango ditu han gorputz atalak ikasi ahal izateko.

GIZA GORPUTZA


Giza gorputza ikasteko, klaseko bi ikaskide hautatu zituen ikaslea, neska eta mutil bana (sosketa baten bidez, arazoak ez egoteko).

Hautatutako ikasleak kartulina baten gainean jarri behar izan ziren, haien zilueta marrazteko. Hau bukatzean, altzatzen ziren eta gero tenperarekin, jantzita zihoaten moduan margoztu behar zituzten ikasle guztien hartean.
Beste ariketa bat plastika arloan, giza gorputza lantzeko, haiek pertsona bat egitea izan zen. Hau da, irakaslea, buztina zati bat ematen zien eta haiek moldeatzen zuten gizaki bat sortu harte neska edo mutila. Gero margoztuko zutena.

PIRRITX eta PORROTX - maite zaitut-

TANBORRADA

HAUTATUTAKO KLASEKO GAIA

Bueno, orain arte deskribatu ditugu irakurri ahal dituzten liburu batzuk eta non dagoen ikastola bitxikeri moduan. Baina, orain konkretuki, plastikaren arloan sartuko gara, ikastola holan eskatu digulako.
Plastika, klasean jorratzen diren gaiei lotuta dago, hau da, klasean joko olinpikoak eman dituzte eta hauek askoz hobeto ulertzeko plastikan banderatxoak egin dituzte eta heziketa fisikoan, joko olinpikoak egin dituzte, non ikasleek jokoetako partaideak ziren. Berdina gertatu egin da gorputza landu dutenean, ikasleek plastikan baita ere gai hau jorratu dute.
Plastika lantzen duten bitartean, musika entzuten dute, hala nola, klasean ikasitako abestiak edota pirritx eta porrotx, .....
Ba hau izango da gutxi gora behera azlduko duguna emen, ikasle eta irakasleen laguntzei esker.

IKASTURTEAN ZEHAR IRAKURTZEKO LIBURUAK


Ebaluaketa honetan irakurriko dugun liburua ezkerretara ikus daitekeena da, egunero orri bat irakurri behar dute.


"Zirkuko itzalak" liburuan zirkuko fantasiazko munduaren deskribapena egiten digute, hain zuzen ere, zirkuko protagonista garrantzitsu eta baztertuen deskribapena.









Bigarren ebaluaketarako "Harriren tigrea" liburua irakurriko dugu.
Harri harria baino egoskorragoa eta kaskagogorragoa zen. ez zuen ezerren aurrean etsitzen, beti egin behar izaten zen bere nahia eta berak nahi zuen eran.
Eta hori lortzen ez zuenean, azken hitza esaterik ez zuenean, tigrea agertzen zitzaion. ohian beltzetik bezala irteten zitzaion bat batean piztitzarra barnekaldetik...
Liburu hau irakurtzerakoan, andereinoak esango die egunean zenbat edo norarte irakurri behar duten.

viernes, 21 de noviembre de 2008

ALTZAGA IKASTOLA


Altzaga ikastola Leioako Ondiz auzoan dago.
Orain dela 25 urte baino gehiago duen ikastola da eta Erandion dagoen Altzaga ikastolak eraiki zuen.
Ikastola honetan, 2 urtetatik 12 urtetara irakasten da, maila bakoitzeko gela bat izanik.
Beheko solairuan idazkaritza, zuzendaritza , atezaintza komunak eta jantokia aurki ditzakegu.
Lehenengo solairuan Lehen Hezkuntzako lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarren mailako, ingelerako, plastikako eta irakasleen gelak daude.
Bigarrenean, bi, hiru, lau eta bost urteko gelak daude. +
Azken solairuan, bosgarren , seigarren, musika eta psikomotrizitate gelak daude.
Beste eraikin bat dago, gimnasioa dena, eta bertan gabonetan antzerkiak eta desfileak egiten dituzte.